Zarautz

Hondartza

Zarauzko hondartza Gipuzkoako luzeena da, 2.500 metro baititu. Hori dela eta, “Hondartzen erregina” bezala ezagutzen da.
Bertan dagoen ibilbideak herria zeharkatzen du alde batetik bestera, eta bere inguruan aurkituko dituzu tabernak, jatetxeak, izozki-dendak, surf-eskolak, haur-parkeak, skate-gunea, dunen arteko pasabidea, golf zelaia, biotopo babestua eta askoz ere gauza gehiago.

Zarautz
Zarautz

Alde zaharra

Zarauzko herria 1237. urtean sortu zen arren, azken ikerketa arkeologikoen emaitzek erakusten dute jatorrizko kokalekua K.o. IX. mendekoa dela.
Hori dela eta, Zarautzek bisitatzea merezi duen monumentu multzo interesgarri bat eskaintzen du.
Hori bai, kalean aurki dezakegun hainbat txoko eta herrian antolatu diren nazioarteko lehiaketetan parte hartutako eskulturak ahaztu gabe.

Natura

Minutu gutxitan herritik irten eta baserriz, ermitaz eta basoz zipriztinduta dagoen mendira hel gaitezke.
Zarautzen inguruko naturaz gozatzeko aukera ematen duten ibilgune asko dago.
Pagoetako Parke Naturala, Iñurritzako biotopoa, komunitate-mailan garrantzi handiko gunea den Garate-Santa Barbara, Zumaiako flyscha…

Zarautz
Zarautz

Gastronomia

Zarautzen jatetxe, erretegi, sagardotegi, txakolindegi eta taberna tradizionalek osatutako eskaera zabala aurkituko duzu.
Bertan pintxoak eta txakolina dastatu daitezke, baita euskaldun gastronomia ospetsuaz gozatu ere.
Bisitariak arrain erre zaporetsuaren, txuletoi urintsuaren edota baserriko oilaskoaren artean erabaki zaila hartu beharko du.

Kirolak

Zarautzen kirola egiteko aukera ugari dago, uretako kirolak ez ezik (surf, SUP, urpekaritza, piraguismoa...), lurreko kirolak (txirrindularitza, korrika egitea, orientatzea, skatea, ibilaldiak ...) eta aireko kirolak ere (parapentea, delta hegala, aeromodelismoa...) eskaintzen dituena.
Zarautz da Euskadiko surfaren jaioterria. Izan ere, bertan mundu-mailako surflariak jaio dira, eta goi-mailako txapelketak ospatzen dira, herriko azpiegitura ezin hobeak aprobetxatuz.

Zarautz